XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKERAREN OBEKUNTZA IDAZLEEN ESKUETAN
LEIZARRAGA.

Bere Jesus Christ gure Jaunaren Testamentu berria, 568 orrialde, 8'renean, ditun liburua, Rochela'n 1571an argitaldu zan, dakigunez.

Detxepare'k Primitiae sorkalde naparbeko, zuberoko esakerakin nasturiko euskelgian idatzi zigun bezela, Leizarraga'k (Joannes Beraskoiskoa, beraren araura) eundu zun itzulpen au naparbekoz nastutako lapurdikoan.

Biurpen uts bat izateak liburu onetako aldiña batetik geitu, bestetik gutxiagotzen dio.

Geitzen dio, idazleak esan nai duna eskierragoa baidugu latiñezko idazti aurrean: gutxiagotzen dio, berriz, itzulariaren euskel yakintza al aña zabal eta agertu ezin dalako, itzulpenari lotuta dagola.

Bere aldiñeko zati bat gaurko euskeltzalentzat galdu dala esan genezake; naiz ta euskera-edestirako deus andikoa izan: Leizarraga'k darabilzkin eliztiko era batzuk (zedin, zekion, zezan, biu, diro, ziroen, liro, e. a.) oigabetu egin dira edo beindik-bein Euskalerriko barruti txikiegi baten bizirik daude ta.

Adibidez.

Duvoisin'ek itzultzen duna (Joann. I-20): Eta aitortu zuen eta ez ukhatu (Jon Batista'k), Leizarraga'k biurtu zun: Eta aithor zezan eta etzezan uka.

Duvoisin'ek (Luk. XXIV-31): suntsitu zitzaioten (Jesus) begietarik: Leizarraga'k: Ken zedin hayen agerritik.

Leizarraga'n era onek eta bezelako beste batzuk, eder ta jatorrak izan arren, egungo euskeldun gutxik ulertuko dituzte.

Badauzka ere Leizarraga'k eta nork ez? bere itzulpen yorian sakabanatuta utseren bat edo bat, arean: Hala non (de tal modo que): nola, bezala ordez: non, galdezko ez diran esakuntzetan: zeren, zergatik eta lako bearrean: eta batez ere, zein, elkarrki izenorde n aldian: .

Oartugarri dugu, Detxepare'k zein au okerki iñoiz erabilli ez zula, esan genunez.